Peredindod: euskal paisaiaren soinuak eta marrazki bidezko elkarrizketa bat
Euskara. Kultura. Mundura.
‘Peredindod’ edo ‘Pilgrimage’ proiektu digitala martxan da. Uda osoz lanean aritu ostean, azken lanak sareratu dituzte Amaia Gabantxo eta Oihana Iguaran bikoak eta Asisko Urmenetak. Galesen antolatu da ekimena, Invertigo, Cwmni Tebot eta Etxepare Euskal Institutuaren elkarlanari esker. Denera 9 euskal eta galestar artistak hartu dute parte, eta 3 hizkuntzatan osatu dituzte lanak: euskaraz, galeseraz eta ingelesez.
Sarean ikusi daitezke sortzaileen lan guztiak. Amaia Gabantxo eta Oihana Iguaranen kasuan, transhumantziaren soinuak bildu dituzte zortzi minutu inguruko iraupena duen pieza musikala sortzeraino. Soinu-paisaia osatu dute, menditik itsasora doan bidaia sentsoriala. Naturaren eta gizakiaren arteko harreman osasuntsuagoaren bila, Aizkorri eta Aralartik Urdaibairaino dagoen espazioaren soinuak jaso eta letra jarri dizkiete. Iguaranek bertsoak jartzen dizkio melodiari, eta Gabantxok kanta tradizionalen bertsioak abestu ditu. Gustatuko litzaieke bideo bat ere osatu ahal izatea azken pieza horri lagunduko diona.
Asisko Urmenetari dagokionez, komikia sortu Galesko ikastetxe bateko ikasleekin elkarlanean. Testu elebidunak irudiak ditu komunean. Ysgol Botwnnog ikastetxeko ikasleekin osatutako lanak ‘Pererindod’ edo ‘erromesaldi’ du izena, eta marrazki bidezko elkarrizketa bat da. Forma anitzen artean elkartu dira.
Pieza guztiak Galesko National Trust erakundearen Porth-y-Swnt Aberdaron gunean ere erakutsiko dira udazken honetan.