Pin Conference: Vulk

Euskara. Kultura. Mundura.

  • 25
    Aza 2021
    27
    Aza 2021
    Skopje

Bilboko Vulk taldeak azaroaren 25etik 27ra egingo den Pin Conference nazioarteko topaketan parte hartuko du. Horrela, Basque. Music. ekimena lehen aldiz izango da, Musika Bulegoaren bitartez, Ipar Mazedoniako Skopje hirian egingo den nazioarteko musika azokaren edizio berrian.

Pasa den azaroaren 14an Zinebi jaialdiaren baitan ‘Vulk Ez  Da’ ikuskizuna aurkeztu du  post punk talde bilbotarrak, musika eta irudiarekin esperimentatzen duen proiektua.

2012an lehen edizioa egin zenetik, AKSIRAT kultur eta elkarteak antolatu du topaketa, eta Taksirat Festivalospetsuaren parte da (Yourope eta ETEP bezalako elkarteetako bazkide den jaialdia).

PIN Conference Music Moves Europen baitan dagoen HEMI (Hub for the Music Innovation) ekimenaren baitan dago eta eta INESeko (Innovation Network for European Showcases) bazkide da.

Aurreko edizioetan nazioarteko jaialdi nabarmenetako ordezkariek parte hartu dute kongresu honetan: Glastonbury, Sziget, Roskilde, EXIT, Lollapalooza Berlin, Pohoda eta Waves Bratislava, besteak beste.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Harpidetu