Poesia euskaldun eta esloveniarrak giro goxoan egin zuten topo, Donostian

Euskara. Kultura. Mundura.

2016-04-25

15 pertsona inguru batu ziren apirilaren 21ean Etxepare Euskal Institutuko egoitzan antolatutako poesia esloveniar eta euskaldunaren arteko topaketan. Madrilgo Enbaxada Esloveniarrak antolatutako ekimena izan zen, Donostia 2016ren en Institutuaren babesaz.

Parte hartzaileak: Juan Kruz Igerabide eta Jana Putrle Srdic. Moderatzaile lanetan, aldiz, Barbara Pregelj itzultzailea izan genuen, “Itzultzaile berriak” programako parte-hartzaile eta bi idazleen lanak itzuli dituena.

Poesia itzulpengintzaz aritu ziren, itzulpenek liburuei eskaintzen dieten bigarren biziaz, olerkien itzulpenek dakartzaten esanahi eta ñabardurez, autoitzulpenez, euren karreretan eragina izan duten autoreez

Nork bere poemak errezitatu ostean, idazle bakoitzak bestearen itzulpenak irakurri zituen, eta jarraian entzuleen galderak erantzuteko tartea hasi zen. Horien artean nazioarteko idazle eta itzultzaileak zauden, eta solasaldi oparoa sortu zuten denen artean non jakina, poesia esloveniar eta euskalduna izan ziren protagonista.

Ikusi argazki guztiak hemen.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu