Poesia musikatua euskaraz eta gaelikoz, Edinburgotik Durangora

Euskara. Kultura. Mundura.

2019-12-05

Pasa den abuztuan Edinburgon egin zen Literatura Jaialdian, Uxue Alberdi bertsolari eta idazleak ‘Throwing Voices’ izeneko ekintza batean hartu zuen parte, Ciara Maclaverty poeta eskoziarrar-gaelikoarekin eta Rachel Newton arpa-jole gaelikoarekin batera. Ekintzak, poesia musikatuaren bidez, hizkuntza gutxituen aberastasuna azaleratzea zuen helburu. Hilabete batzuen ostean, jarduera bera Euskal Herrian egingo da, Durangoko Azokan hain zuzen.

Pasa den abuztuan Edinburgon egin zen Literatura JaialdianUxue Alberdi bertsolari eta idazleak ‘Throwing Voices’ izeneko ekintza batean hartu zuen parte, Ciara Maclaverty poeta eskoziarrar-gaelikoarekin eta Rachel Newton arpa-jole gaelikoarekin batera. Ekintzak, poesia musikatuaren bidez, hizkuntza gutxituen aberastasuna azaleratzea zuen helburu. Hilabete batzuen ostean, jarduera bera Euskal Herrian egingo da, Durangoko Azokan hain zuzen.

Abenduaren 7an izango da ‘Throwing Voices’ ekintzaren hitzordua, Durangoko Azokako Areto Nagusian, arratsaldeko 19:00etan. Alberdiren presentziaz gain, Rachel Newton arpa-jolearena ere izango da bertan, eta berak irakurriko ditu poemak eskoziar gaelikoz, jardunaldiari musika ipintzeaz gain. Edinburgh International Book Festival jaialdiaren testuinguruan egin zen saioan bezain beste jende bertaratzea espero da.

‘Throwing Voices’ ekimena, Etxepare Euskal Institutuak 2019an zehar Eskozian garatutako Scotland Goes Basque euskal kultur programaren parte izan da, ekoizpena Edinburgoko Literatura Jaialdiarena izan arren. Horietako jarduera batzuk, Eskozian antolatu ostean, euren joan-etorriko izaerari men eginez, Euskal Herrian ere egin dira ostean. Esaterako, ‘Chejov vs. Shakespeare’ izeneko ekimenak – zeinak euskal idazle bat, Iban Zaldua, eta eskoziar bat, James Robertson, harremanetan jarri zituen gutun bidez – Donostiako Literaktum jaialdian eduki zuen atzera-etorria Edinburgh International Book Festivalen ondotik; edota Atlantik 1050 – eskoziar eta euskal dantzari gazteen artean, bi tradizioak batuz, sortutako dantza emanaldia –, zeinak, Edinburgh Festival Fringen estreinatu ostean, Errenteriako Atlantikaldian izan zuen errepika.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu