Poesiaren Nazioarteko Eguna: Leire Bilbao

Euskara. Kultura. Mundura.

Poesiaren Nazioarteko Eguna: Leire Bilbao
  • 21
    Mar 2022
    22
    Mar 2022
    Venezia / Bolonia

Nazioarteko Poesiaren Egunaren harira egitarauak antolatu dituzte Italiako Università Ca’ Foscari Venezia eta Universitá di Bologna-n, astelehen eta astearterako, hilak 21 eta 22, hurrenez hurren. Leire Bilbao idazleak hartuko du parte bietan, Iñaki Alfaro Etxepare Euskal Institutuko irakurlearekin batera.

Martxoaren 21ean, Università Ca’ Foscari Venezian, ‘Giornata mondiale della poesia - Le poetiche del corpo nella letteratura contemporanea catalana e basca’ jardunaldiak prestatu dituzte egun osorako egitarauarekin. Euskaraz, katalanez, italieraz eta ingelesez ariko dira San Basilio Università-ko 0F gelan eta San Sebastiano Università-ko 21.enean. Lehenengo horretan izango da Leire Bilbao Lucia Pietrelli idazlearrekin hizketan, Iñaki Alfaro eta Paula Marqués irakurle katalanak gidatuta, 11:45ean.

Gero, 15:00etan, Alfarok eta Marqués-ek itzulpen tailerra egingo dute. Hitzaldiak sarean ere jarraitu ahalko dira, Zoom bidez.

Hurrengo egunean, Università di Bolognako Convegni Aretoan, Meritxell Matas doktorearekin ariko da solasean Bilbao, 12:00etan. Hau ere zuzenean jarraitu ahalko da hurrengo estekan.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu