Poesiaren Udaberria: euskal poesiarekin gozatzen Milanen eta Venezian
Euskara. Kultura. Mundura.
Pasa den martxoaren 21ean ospatu zen Poesiaren Munduko Egunaren karietara, “En el umbral de la primavera / Poesiaren udaberria” jardunaldiak egingo dituzte martxoaren 24an Milango Unibertsitatean, Rikardo Arregi, Julio Martínez Mesanza eta Vanesa Pérez Sauquillo poeten partaidetzarekin. Aldez aurretik sortzaile hauen poemak italierara itzuli dituzte, bertako jendeak hobeto uler ditzan. Bestalde, Mario Benedettiren olerkigintza omenduko dute Italian erroak egin dituzten bi artista uruguaitarren eskutik: Milton Fernández aktorea eta Ángel Galzerano musikaria. Horretarako, “Defensa de la alegría” errezitala eskainiko dute.
Milango aurtengo udaberriko poesia edizio honetan euskal literatura nabarmendu nahi izan dute bereziki; arrazoi horregatik Rikardo Arregi poeta eta Iñaki Alfaro irakaslea izango dira bertan. Alfaro euskal poesiaren historiaz ariko da, zehazkiago bertsolaritza eta kantautoreei buruz. Horretaz gain, lau autore klasiko euskaldunen poemak irakurri eta iruzkinak egingo dituzte (B. Etxepare, G. Aresti, A. Urretabizkaia eta B. Atxaga). Hurrengo egunean, martxoaren 25ean Rikardo Arregi Veneziako unibertsitatean izango da, Etxepare Euskal Institutuko irakurle denIñaki Alfaroren Euskal Hizkuntza eta Literatura ikastaroko ikasleekin.

Gertaera hau honako erakunde hauen laguntzari esker gauzatuko da: Milango Unibertsitatea, Espainiak Italian duen enbaxadaren kultura-bulegoa, Milango Cervantes Institutua eta Etxepare Euskal Institutua. Milango Unibertsitateko ikasle eta irakasleen ekarpena ere aipatzekoa da; izan ere, poemak italieraz errezitatzeaz gain, poesiarekiko duten interes apartaren zergatia azalduko digute.
Bestalde, aurten ikastaro berri bati eman zaio hasiera Milango ateneoan, Danilo Manera irakasleak koordinatua, “Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako Literatura” izenburu duena; ikasle italiarrek gogo handiz hartu dute. Euskara atala, Donostiako Sustapena erakundearen bekaduna den Nora Santamaría Iribar irakaslearen ardurapean dagoena.