Poeta eta itzultzaile euskaldun eta katalanak bilduko ditu XXVI Poesia Itzulpen Mintegiak

Euskara. Kultura. Mundura.

2015-11-18

Azaroaren 20tik 23ra XXIV Poesia Itzulpen Mintegia antolatu du ULC-k (Institució de les Lletres Catalanes ) Farrera de Pallarseko  Arte eta Natura Zentroan, Etxepare Euskal Institutuarekin elkarlanean. 24. edizio honek poeta eta itzultzaile katalan eta euskaldunak bilduko ditu Pirinioetan kokatutako Arte eta Natura zentroan, aurrekoetan mundo osoko olerkariak batu ostean.

Bertan elkartuko dira  Karlos Linazasoro eta Tere Irastortza poeta euskaldunak, Francesc Parcerisas, Hilari de Cara, Marta Pérez Sierra, Míriam Cano eta Joan Navarro poeta katalanak, eta Pau Joan Hernàndez, Aritz Galarraga, Gerardo Markuleta eta Daniel Escribano itzultzaileak.

Hiru egun emango dituzte elkarrekin, poesien itzulpenean buru-belarri, hausnarketarako atea irekitzen duen paraje lasaian. Gainera, azaroaren 24an, 13:00etan, mintegiaren aurkezpena eta itzulitako poemen irakurraldia eskainiko da Universitat Autònoma de Barcelona-ko Filosofia eta letren fakultatean, Aritz Galarragak gidatzen duen Euskara eta Euskal Kultura irakurletzan.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.