Poeta euskaldun eta esloveniarren topaketa, ostegunean Donostian

Euskara. Kultura. Mundura.

2016-04-19

Ostegun honetan, apirilaren 21ean, euskal eta esloveniar poesiek bat egingo dute Donostian. Bertan izango dira Jana Putrle Srdic idazle esloveniarra eta Juan Kruz Igerabide euskalduna, euren poemak eta hausnarketak partekatzen; Barbara Pregelj itzultzailea izango dute lagun. Egitasmoa Madrilgo Esloveniako Enbaxadak antolatu du, Donostia 2016 Fundazioaren eta Etxepare Euskal Institutuaren babesaz.

Jana Putrle Srdic (Ljubljana, 1975) olerkaria, zinema kritikaria eta poeta itzultzailea da, Eslovenian ikus-entzunezko ekoizle moduan lan egiten duena. Guztira, hiru poema bilduma argitaratu ditu, eta ingelesetik, errusieratik eta serbieratik poema garaikideak ere itzuli ditu.

Juan Kruz Igerabide (Aduna, 1956) maisu ikasketak egin eta irakasle lanetan ibili zen zenbait herritan zortzi urtez. Filologia ikasi eta Euskal Filologian doktoregoa egin zuen. Egun Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da. Poesia euskaraz idatziz eta ikertuz sartu zen literaturaren munduan, eta haur literaturako ikerketak ere egin izan ditu. 2003az geroztik Euskaltzaindiako kide da.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu