´Poeta ibiltariak´: poeta euskaldun eta galizarren trukea
Euskara. Kultura. Mundura.
‘Poeta ibiltariak’ proiektuak jarraikortasuna izan zuen joan de ostegunean –ekainaren 16an- Santiago de Compostelako Consejo de la Cultura Gallega-n, olerkigintza euskaldun eta galegoaren arteko elkarrizketa sortuz. Ekitaldiko protagonistak bi lurraldeetako poetak izan ziren: Leire Bilbao, Miren Agur Meabe, Felipe Juaristi (ezin izan zuen galiziara joan baina bere olerkiak bertan izan ziren), Gonzalo Hermo, Manuel Rivas eta Dolores Tembrás.
Ekimena euskal olerkigintzarekin hasi zen, Leire Bilbao eta Miren Agur Meaberen ahotan, eta jarraian Gonzalo Hermo, Manuel Rivas eta Dolores Tembrás galiziarren txanda izan zen. Orotara 30 olerki inguru errezitatu zituzten, horietako batzuk argitaragabekoak. Saioa gidatzeko arduraduna Ángel Angueira izan zen.
Errezitala ‘Poeta ibiltariak’ egitasmoaren baitan kokatzen da; iazko udaberrian abiarazi zen, eta Bartzelonan burutu zen poeten lehen elkartrukea. Hurrengo hilabeteetan trukearen buelta antolatuko da Donostian. Bestalde, proiektuan parte hartzen ari diren olerkiekin publikazioa argitaratu da.