"Poeta Ibiltariak" programaren bueltako bidaia: autore euskaldun eta katalanen poesia errezitaldia Tabakaleran
Euskara. Kultura. Mundura.
Etxepare Euskal Institutua eta Institut Ramon Llull-en elkarlanari esker, urtarrilaren 15ean errezitaldi poetikoa antolatu da Donostiako Tabakaleran, autore euskaldun zein katalanen eskutik. "Poeta ibiltariak / poetes itinerants" programak bultzatutako bi lurraldeen arteko artisten trukaketaren bueltako bidaia izango da ekimena: 3 poeta euskaldun Bartzelonan izan ziren maiatzean; aldiz, Kataluniarrak Euskal Herrira etorriko dira aste honetan.
Euskal olerkigintza ordezkatzen, Rikardo Arregi, Iñigo Astiz eta Itxaro Borda izango ditugu, eta Kataluniakoaren izenean, aldiz, Mireia Calafell, Jordi Juliá eta Jordi Llavina etorriko dira geurera.
Errezitaldia Etxepare Euskal Institutuaren egoitzan izango da (Tabakalera eraikineko 3. solairuan), iluntzeko 19:30etan, eta nahi duen oro ongietorria izango da gurekin batera euskal eta katalan olerkigintzan murgiltzera.