POETAS 2026: Amorante eta Itziar Garaluze
Euskara. Kultura. Mundura.
-
20Aza 2026
Madril
Amorante musikariak eta Itziar Garaluze artista bisualak POETAS 2026 jaialdian parte hartu dute, Madrilgo La Casa Encendidan. Azaroaren 21ean, 20:30ean, Ez Dot Amaitu disko berria aurkeztu du Amoranteren proiektuak, Garaluzeren ikusizko sorkuntzekin batera.
Emanaldiak musika, irudia eta poesia elkartu ditu, euskal musika herrikoiaren sustraiak eta soinu-esperimentazio garaikidea uztartuz. Jarduera Etxepare Euskal Institutuaren lankidetzarekin egin den jaialdiaren programazioaren parte izan da.
Ez Dot Amaitu: musika eta sorkuntza bisuala
Iban Urizar elgoibartarraren proiektu musikala da Amorante. Hainbat instrumentu, inprobisazioa eta kantu tradizionalen berrinterpretazioa erabiltzen ditu, musika herrikoia eta abangoardia lotzeko. Madrilgo emanaldian, Itziar Garaluzeren proiekzio bisualek lagundu dute Ez Dot Amaitu lanaren aurkezpena.
POETAS jaialdia
POETAS jaialdiaren 21. edizioa azaroaren 20an eta 21ean egin da, La Casa Encendidan. Arrebato Libros eta La Casa Encendidaren ekimenak poesia, musika, dantza eta arte biziak bildu ditu, entzutea eta diziplinen arteko topaketa ardatz hartuta. Etxepare Euskal Institutuaren «Udazken literarioa» albistean ere jaso da euskal sortzaileen parte-hartzea.