"Poetes Itinerants" olerki errezitaldia burutu zuten Bartzelonan Rikardo Arregi, Iñigo Astiz eta Itxaro Bordarekin

Euskara. Kultura. Mundura.

2015-05-29

Etxepare Euskal Institutua eta Institut Ramon Llull erakunde kulturalen elkarlanari esker, poeta euskaldun eta katalanak elkarrekin aritu ziren atzo, maitzaren 28an, Bartzelonan, Llull Institutuko egoitzan arratsaldeko 18:00etan burutuko zen emanaldi elebidunean. Rikardo Arregi, Iñigo Astiz eta Itxaro Borda izan dira euskal olerkigintzaren ordezkariak eta Mireia Calafell, Jordi Juliá eta Jordi Llavina Kataluniakoak.

Haiekin batera izan ziren Àlex Susanna Ramón Llull Institutuko zuendaria, Aizpea Goenaga Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria eta Mari Jose Olaziregi Etxepareko Euskararen Sustapen eta Hedapenerako zuzendaria.

Egitasmo honek bueltako bidaia ere izango du: udazken partean poeta euskaldunek eta katalanek beste saio bat eskainiko dute Euskal Herrian, hain zuzen ere Donostiako Tabakalera gunean.

Argibide gehiago

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu