Poloniako editore eta kazetariak gonbidatu ditu Etxepare Institutuak Durangoko Azokara
2015/12/09
Euskara. Kultura. Mundura.
Aurten bigarrenez, Etxepare Euskal Institutuak atzerriko editore eta kazetari talde bat gonbidatu du Euskal Herrira, abenduaren 4tik 7ra. Oraingoan, 2016. urtean Europako Kultur Hiriburuak izango diren Donostia eta Wroclaw hirien arteko lotura dela eta, Poloniako editoreak etorri dira gurera, eta euskal literaturgintzaren eta musikaren topagune nagusia gertutik ezagutzeko aukera izan dute: Durangoko Azoka.
Iaz Erresuma Batuko hainbat editore Durangoko Azokara gonbidatu zituen Institutuak, lehen eskutik puntako idazle eta argitaletxe euskaldunak ezagutu zitzaten. Bisitaren ondorioz, hiru lan ingelesera itzuli eta plazaratuko dira, eta arrakasta errepikatzeko asmoz, Etxeparek Poloniako editore eta kazetariak gonbidatzea erabaki du, azokaren 50. Ureturrena ezagutu dezaten.
Halere, hori ez da izan geldiune bakarra Poloniatik etorritako profesionalentzat. Etxeparek antolatutako programa Donostia 2016 proiektuaren aurkezpenarekin hasi zen, Miren Azkarateren eskutik. Bestalde, editore eta kazetariek hainbat kultur gure ezagutzeko aukera izan dute, hala nola, Tabakalera Kultura Garaikidearen Zentroa. Bertan, Etxepareko egoitzan, poesia errezitaldia antolatu da Harkaitz Cano, Karmele Jaio, Rikardo Arregi eta Iban Zaldua idazleekin; euren lanen zatiak irakurtzeaz gain, euskal literaturgintzaren ikuspuntu orokor bat aurkeztu dute idazleek. Gainera, editore eta kazetariek Chillida Leku eta Durangoko Azoka ere ezagutu dituzte. Bisita horiek talde poloniarrak euskal idazle eta editoreak ezagutu ditzaten antolatu dira, eta horretarako hainbat bilera, ekintza eta topaketatan parte hartu dute.
(...)

Editore taldea honakoek osatu dute: Anna Krzywania (Biuro Literackie), Irek Grin (EMG, Wroclaw 2016), Ryszard Krynicki (A5.), Sonia Draga (SONIA DRAGA) eta Soren Gauger (HA!ART). Haiekin batera etorri dira, bestalde, Poloniako puntako hedabideetan lan egiten duten hainbat kazetari: Piotr Sommer (Literatura na Swicie), Piotr Sarzynski (Polityca), Michal Sowinski (tygodnik Powszechny) eta Malgorzata Niemczynska (Gazeta Wyborcza).