Primavera Pro: Basque. Music.
Euskara. Kultura. Mundura.
-
06Eka 202209Eka 2022Bartzelona
Eneritz Furyak eta MICE izango dira 2022ko Primavera Pro-n Basque. Music.-ek izango duen showcaseko protagonistak. Ekainaren 6tik 9ra Bartzelonan egingo den nazioarteko musikaren topaketan kontzertuak egingo dituzte. CCCB kultura garaikidearen nazioarteko zentroan izango dira da: ekainaren 8an, MICE, eta ekainaren 9an, Eneritz Furyak.
Kontzertu hauetan Bartzelonako nazioarteko azoka profesionalean parte hartuko duten musikaren profesionalak egongo dira eta bi proposamen hauek haiekin kontaktatzeko aukera izango dute. Kontzertu hauetara joateko sarrera doakoa izango da.
Miren Narbaiza 2005ean Ander Mujikarekin elkartu eta Napoka Iria taldea sortu zuten. Hiru disko atera zituzten, 2017an taldea desegin zen arte. Orduan, Narbaizak bakarkako proiektu berriari ekin zion MICE ezizenarekin. Urte berean atera zuen aurreneko diskoa, ‘MICE’ izenekoa. 2019an Micek bigarren bakarkako lana kaleratu zuen lau kantarekin osaturiko ´Zilar Printzak´ EP-a.
Eneritz Furyak musikariak bere aurreko lanen uzta jaso du, euskal musikako ahots berrien artean bere lekua topatuz pixkanaka. 2021ean ‘Emadan’ aurkeztu zuen, azken lana, gaur-gaurkoak diren eraginez jositako post folk dekalogoa.
Basque. Music. plataforma Musika Bulegoak, Etxepare Euskal Institutuak eta Euskadiko Soinuak (Kultura Sustapena – Eusko Jaurlaritza) sustatzen dute, Euskal Herrian egindako musika ezagutarazteko helburuarekin.
Nazioarteko musikaren sektorean ezinbesteko zita da Primavera Pro. Streming-ari esker mundu osora zabalduko da eta modu presentzialean egingo diren ekitaldiak CCCB kultura garaikidearen nazioarteko zentroan antolatuko dira. Jardunaldi profesionalen hamahirugarren edizioa izango da 2022koa.