Primavera Pro jaialdiko Basque. Music.–en showcasean parte hartzeko artista bila

Euskara. Kultura. Mundura.

2022-03-14

Basque. Music.-ek showcasea antolatu du Primavera Pro-n, eta parte hartu nahi duten musikariek bere proposamena aurkezteko aukera izango dute. Horretarako, galdetegi bat bete beharko dute martxoaren 31a baino lehen. Bi sortzaile edo taldek eskainiko dute kontzertu bana CCCB kultura garaikidearen nazioarteko zentroko nazioarteko azokaren jardunaldian, ekainaren 8an.

Kontzertuak bertatik bertara ikusteko aukera izango da, eta streaming bidez ere emitituko dira. Gainera, aukeratuak izango diren talde edo artistek speed meeting saioetan parte hartzeko aukera izango dute.

Bi talde horietako bat MICE izango da. 2021ean eskaini behar zuten kontzertua azken unean bertan behera gelditu ostean, emanaldi hori 2022ko edizioan berreskuratuko dute.

2021ean, Aitor Etxebarria eta Sara Zozaya musikariek parte hartu zuten Basque. Music.-ek antolatutako showcase hauetan.

Nazioarteko musikaren sektorean ezinbesteko zita da Primavera Pro. Bartzelonan eskaintzen diren zuzenekoak, streaming-ari esker mundu osora zabaltzen dira. Jardunaldi profesionalen hamahirugarren edizioa izango da 2022koa. Nazioarteko profesional ugarik parte hartuko dute eta antolatuko diren kontzertuek doako sarrera izango dute.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Harpidetu