Profesionalentzako topaketak izango dira Leioako Umore Azokan

Euskara. Kultura. Mundura.

2014-05-15

Maiatzaren 16 eta 17an, ekitaldi berezia antolatu da Leioako Umore Azokan: A. Nazioarteko eta Euskal Herriko Jaialdien Topaketa. Artekale, Euskal Herriko Kale Arteen Elkartea da antolatzaile nagusia, Leioako Umore Azokak eskaintzen duen bulkada baliatuta.

Nazioarteko konpainien eta Euskal Konpainien arteko zubia eratu nahi duen ekimena maiatzaren 16ean, ostirala, hasiko da Artekale topalekuan –Jose Ramon Aketxe Plazako lorategian- 10:00etatik 14:00etara.

Helburuak lotura artistikoak zabaltzea eta kudeaketa formula ezberdinak konpartituz artisten kontratazioaren eta erakusketaren nazioarteko ateak zabaltzea dira, besteak beste.

Topaketak jatorri ezberdineko nazioarteko konpainiak batuko ditu hala nola Grezia, Italia, Polonia, Belgika edo Kataluniatik etorritakoak. Beraiekin batera, Euskal Herriko Jaialdiak eta Etxepare Euskal Institutuko arduradunak izango dira.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu