´Projection Basque´ egonaldi artistikoaren amaierako lana ikusi nahi duzu

Euskara. Kultura. Mundura.

2018-03-06

Joan den hilabetean burutu zuten Bordeleko Le Rocher de Palmer aretoan  ‘Projection Basque’ egoitza artistikoa, eta egunotan jarraipena emango zaio Errenteriako Niessen aretoan, martxoaren 6,7 eta 8an. Egonaldian Las Hermanas Caronni  musikari franko-argentinarrak, Benjamin Colin perkusionista eta poeta sonoro Donibane Lohizundarrak eta Errenteriako Kukai Dantza taldeko Martxel Rodrigez dantzariak hartuko dute parte.

Hilaren 8an, egoitzaren emaitza erakusteko kontzertua eskainiko dute, arratsaldeko 19:00etan: sarrera doakoa da, baina eserlekuak mugatuak direnez, izena-ematea beharrezkoa da dantza@kukai.eus emailera mezu bat bidaliz.

Egitasmo honetan argazkilaritzak, dantzak, margolaritzak eta Argentinako musikak egiten dute bat, izan ere, parte hartzaileak Patxi Laskarairen argazkietan eta Stéphane Carricondoren (Collective 9th Concept) margolanetan oinarritu dira.

Aquitaine.eus proiektuaren baitan kokatzen da egitasmoa. 2016an jarri zen abian proiektua, eta Akitaniako eta Euskal Herriko kultur sortzaile eta eragileen arteko mugaz gaindiko harremanak eta elkarlana sustatzen ditu.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu