Prozedura berria 2016ko Tanzmesse dantza azokan izena eman ahal izateko!

2015/08/24

Euskara. Kultura. Mundura.

Bi urtero egiten den legez, 2016 urteko abuztuaren 31tik Irailaren 3ra TANZMESSE NAZIOARTEKO DANTZA AZOKA ospatuko da Düsseldorf-en (Alemania). Europako Dantza azoka garrantzitsuenetarikoan parte-hartzea positiboki baloratu ondoren, Etxepare Euskal Institutuak “BASQUE DANCE” standa antolatuko du berriro ere bertan 2016an, ADDEren laguntzarekin.  Dantza taldeek aukera dute proiektuak azoka-jaialdira bidaltzeko, azokaren programazio eszenikoan sartzeko eurek balora ditzaten. Aurten, ordea, aldaketa batzuk egon dira izen emateko prozeduran.

2016ko edizioan soilik stand baten gonbidapena jaso duten dantza konpainiek bidali ditzakete proposamen artistikoak, eta proiektuak bidaltzeko epea 2015ko irailaren 30ean amaitzen da. Horretarako, lehenik, TANZMESSEra Etxepare Euskal Institutuaren stand-aren bidez joan nahi duten konpainiek Etxeparera email bat bidali behar dute (a-aginagaldelopez@etxepare.eus) irailaren 11a baino lehen. Email hau jaso ondoren, proposamena bidali ahal izateko gonbidapena bidaliko zaie.

Gonbidapena jasotzean, proposamen artistikoaren APPLICATION FORM edo eskaera orria bete ahal izango da. Eskaera orria betetzeaz gain, honako dokumentuak bidali beharko dira: Ikuskizun osoaren bideoa (soilik URL linka onartzen dute, bideoa deskargatzeko aukera ematen duena) eta Rider teknikoa.

 Bi motatako proposamenak bidali daitezke: PERFORMANCE edo OPEN STUDIO.

- PERFORMANCE. Proposamen artistikoa bidaltzerako momentuan, bira bat egiteko prest dagoen ikuskizun profesionala. Kasu honetan, emanaldia antzoki batean edo site-specific egiteko prestatua egon behar da, eta gehienez 60 minutuko iraupena izan dezake IKUSKIZUNAk.

-OPEN STUDIO. 2016ko Tanzmessen oraindik ere lantzen ariko den ikuskizuna, amaitu gabe dagoena. Kasu honetan emanaldiaren zati batzuk, konpainiaren lan-egiteko moduaren edo ikuskizuna sortzeko prozesuaren azalpenak, etab. barnebilduko dituen IKUSKIZUN-TAILERRA izango litzateke konpainiak eskaintzen duena.

Aukeratutakoei, 2016ko urtarrilaren 15erako jakinaraziko zaie emailez.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu