"Punk: arte garaikidean utzi dituen arrastoak" erakusketa, Mostoleseko CA2M gunean

Euskara. Kultura. Mundura.

2015-03-26

“Punk:  arte garaikidean utzi dituen arrastoak”, Gasteizko  Artium Museoak  eta  Centro de Arte Dos de Mayo CA2M-ek ekoiztu duten  erakusketak, Móstoles hiriko gune horretan izango da ikusgai martxoaren 26tik urriaren 4ra bitartean, Etxepare Euskal Institutua, British Council, Goethe Institut, Prohelvetia eta Radio 3 babesle izan direlarik.  Urrian helduko da Gasteizera.

Erakusketaren komisarioa David G. Torres izan da, eta Pepo Salazar, Iñaki Garmendia, Itziar Okariz eta Juan Perez Agirregoikoa euskal sortzaileen lanak ditu ikusgai, besteak beste.

“Punk:  arte garaikidean utzi dituen arrastoak” erakusketak punk jarrerak alor ezberdientan duen eragina islatzen du (hotsa, biolentzia, ukapena, anarkia, suntsipena, alienazioa, nihilismoa eta sexualitatea), eta garaikidean izan duen eragina eta espresioa  azaltzen du. Horretarko ikonoak, testuak, musika  talde ezberdinen erreferentziak, irudiak eta doinuak erabiltzen ditu, eta konposizio zein diziplina aldetik guztiz anitzak diren produkzio artistikoetan txertatzen ditu. Era berean, Punkaren historiaren ibilbidea  jasotzen du, sortu zenetik gaur egunera arte.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.