Qingxu International Folk Art Festival: Gero Axular

Euskara. Kultura. Mundura.

  • 01
    Urr 2023
    07
    Urr 2023
    Taiyuan

Gero Axular dantza taldeak Qingxu International Folk Art Festival jailadian parte hartuko du, urriaren 1etik 7ra, Etxepare Euskal Institutuaren laguntzarekin.

Txinako Jai Nazionalaren testuinguruan, inaugurazio ekitaldian talde guztien parte hartzearekin emango dio hasiera jaialdiak urriaren 1ean. Gainerako egunetan hainbat emanaldi egingo dira, lau agertoki desberdinetan.

Qingxu International Folk Art Festival jailadian atzerriko bederatzi taldek parte hartuko dute, gainontzekoak talde txinatarrak izango dira. Guztira, 170 partaide baino gehiago izango dira. Horien artean, Gero Axular taldeak euskal ordezkaritza eramango du Txinako jaialdira.

Euskal ordezkaritza 18 eta 25 urte bitarteko 9 dantzarik osatuko dute, Andoni Iparragirre taldeko musikarien zuzendariak eta Gurutze Telleria jantzien arduradunak eta Juan Luis Unzurrunzaga koreografo eta zuzendariak lagunduta.

Jaialdia lehenengo aldiz egingo da aurten, Quingxu konderrriko Gobernuak eta Munduko Kulturen Elkarte Nazionalak antolatuta. Gannaateko (Frantzia) Les cultures du monde jaialdia erreferentzia hartuta sortu da, nazioarteko kultura trukerako topaketa izateko helburuz.  Jaialdiaren helburua da truke kulturalak sustatzea eta herrialdeen arteko adiskidetasuna indartzea, baita munduko ondare kultural immateriala babestea ere.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu