Québec en toutes lettres: Nuit de la poésie

Euskara. Kultura. Mundura.

Québec en toutes lettres: Nuit de la poésie
  • 14
    Urr 2021
    24
    Urr 2021
    Québec

Urriaren 14tik 24ra egingo den ‘Québec en toutes lettres’ jaialdiaren egitarauaren baitako ‘Poesiaren gaua’ ekitaldian hartuko du parte Itxaro Bordak, urriaren 23an, literaturako hainbat ahots konsagratu eta emergenterekin batera. Euskaraz eta frantsesez egingo ditu irakurketak; testu zahar zein berriak eramango ditu Quebec-era.

Parte hartuko duten idazleen artean izango dira Nora Atalla, Carol-Ann Belzil-Normand, Corinne Chevarier, Daria Colonna, Anne-Marie Desmeules, Stéphane Despatie, Simon Dumas, Mireille Gagné, Flavia Garcia, Chantale Gingras, Christian Girard, Lorrie Jean-Louis, Sébastien Lamarre, Lux, Shayne Michael, Alix Paré-Vallerand, Louis-Karl Picard-Sioui, Noémie Pomerleau-Cloutier, Judy Quinn, Anne-Julie Royer, Mattia Scarpulla, Jean Sioui eta Julie Stanton.

Musée national des beaux-arts du Québec-en egingo da saioa, Pavillon Pierre Lassonde-n, 20:00etan. Ekitaldi honez gain, beste parte hartze batzuk ere izango dituzte euskal idazleek. Bordak bera urriaren 16an, 19:00etan, ‘Soirée découverte Accent basque’ izenburupean literaturari eskainiko zaion mahai inguruan izango da. Bestalde,  ‘Chejov vs. Shakespeare’ egitasmoaren edizio berria aurkeztuko da. Oraingoan, Aurelia Arkotxa euskal idazlea eta Jean Désy idazle quebectarra izan dira protagonistak.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu