Ramiro Pinilla: idazle ahaztezin hura

2014/10/27

Euskara. Kultura. Mundura.

Ramiro Pinilla (Bilbo, 1923 – Getxo, 2014) idazlea urriaren 19an hil zen, 91 urte zituela. Pinillak garrantzi handia izan zuen gaztelaniazko kontagintza berriztatzeko: Euskadi Saria birritan irabazi zuen (La tierra convulsa, 2004, eta Aquella edad inolvidable, 2012). Espainiako Narratiba Sari Nazionala (Las cenizas del hierro, 2005) eta Nadal saria (Las ciegas hormigas, 1960) ere irabazi zituen. 2012an Lan Onari saria eman zien Eusko Jaurlaritzak berari eta Ramon Saizarbitoria idazleari.

50eko hamarkadan hasi zen idazten Pinilla, baina XXI. mendea hasitakoan, bere izenak ospe handiagoa hartu zuen, ordurako 80 urteak beteta zituela. Orduan publikatu zen bere lanik behinena: Verdes valles, colinas rojas trilogia. Hamazortzi urtez idatzi zuen Pinillak  La tierra convulsa, Los cuerpos desnudos eta Las cenizas del hierro eleberriek osatzen duten lan hori, Euskal Herritik munduari eginiko begirada jasotzen duena.

Aurretik, Ramiro Pinillak beste eleberri azpimarragarri batzuk argitaratu zituen, hala nola Las ciegas hormigas (1961, Tusquets Editores, 2010) eta Seno, 1971ko Planeta sariko finalista. Beste liburu hauek ere idatzi zituen: La Higuera (2006), Antonio B. el Ruso, ciudadano de tercera, Sólo un muerto más (2009) eta Los cuentos (2011) narrazio laburrak.

Bere lanak arrastoa uztea nahiko lukeela esan ohi zuen Ramiro Pinillak; ez dago zalantzarik helburua lortu duela: haren itzalak luze iraungo du. Goian bego.

Irudia: unadocenade.com

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu