Rikardo Arregi poemagilea, Kroazian

Euskara. Kultura. Mundura.

2019-05-09

Rikardo Arregi poeta eta artikulugileak Kroazian, Zadarreko Unibertsitateak antolaturiko ekitaldietan parte hartu du, maiatzaren 3tik 6ra bitartean.

Rikardo Arregi poeta eta artikulugileak Kroazian, Zadarreko Unibertsitateak antolaturiko ekitaldietan parte hartu du, jarraipena emanez horrela Leipzigeko Unibertsitateak Weiden-go itzulpen tailerrean hasitako bideari.

Maiatzaren 3tik 6ra bitartean Arregiren poesia aztergai izan da Pašman irlako itzulpen tailerrean. Bertan, Arregiz gain Enric Casases poeta kataluniarra eta Isaac Xubin idazle galegoaren poemak itzuli dira. Itzulpenak lantzeko erabili diren hizkuntzak hauexek izan dira: kroaziera, alemaniera, kataluniera, galegoa eta euskara. 

Tailerraren helburua da Arregiren poesia lanak Kroazian argitara ematea iberiar penintsulako beste hizkuntza batzuetako autoreekin batera. Pašmango tailerrean itzulitako lanak irakurketa publiko batean aurkeztu dira, maiatzaren 6an.

Arregiren egonaldia atzo, maiatzaren 8an, bukatu zen Euskal poesia eta biok hitzaldiarekin. Bertan euskarazko poesiaren historia aztertzeaz gain, Arregik berak izan dituen eragin nagusiak aipatu zituen beste euskal poeta batzuen lana ezagutzera emanaz.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu