Le Rocher de Palmer: Oreka TX + Josetxo Goia-Aribe + Polo Garat

Euskara. Kultura. Mundura.

Le Rocher de Palmer: Oreka TX + Josetxo Goia-Aribe + Polo Garat
  • 29
    Urr 2021
    30
    Urr 2021
    Cenon - Bordele

Bordele ondoko Cenon herriko Le Rocher de Palmer kultur aretoak, euskal kulturari ateak berriz idekiko dizkio udazken honetan. Bi kontzertu eta argazki erakusketa bat antolatu dira Aquitaine.eus mugazgaineko lankidetza programaren baitan.

2016an, Euskal Kultur Erakundeak eta Etxepare Institutuak, Akitania Berria - Euskadi - Nafarroa Euroeskualdearekin batera, Aquitaine.eus izeneko programa abiatu zuten. Honek, Ipar Euskal Herriko, Euskadiko eta Nafarroako kultura eragileen mugikortasuna eta hedapena, eta orokorki mugazgaineko lankidetza sorkuntzak sustatzen ditu Akitania Berrian. Ondorioz, urtero, euskal artista batzuk programatuak dira Cenon-eko Rocher de Palmer aretoan.

Urriak 29 / 20:30: Oreka TX eta gonbidatuak + Josetxo Goia-Aribe (kontzertua)

Urriak 29 – Azaroak 30: Polo Garat-en ‘Xiberotik’ (argazki erakusketa)

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Harpidetu