Ruper Ordorika eta Ben Monder musikarien kontzertu paregabea New Yorken, Bernardo Atxaga Katedraren baitan

Euskara. Kultura. Mundura.

2014-10-06

Ruper Ordorika euskal kantariak eta Ben Monder estatubatuar gitarra-jole ospetsuak eta Ordorikaren aspaldiko kolaboratzaileak kontzertua eskaini zuten atzo, urriaren 6an, CUNYko (City University of New York) Martin Segal Theatre antzokian, 18:00etan. Etxepare Euskal Institutuaren eskutik antolatu zen ekitaldia.

40 lagun inguru bertaratu ziren bi artistek New Yorkeko 5th Avenuen eskainitako ikuskizunera, eta erantzuna bikaina izan zen. Bernardo Atxagaren kantu batekin hasi zuten kontzertua musikariek, eta Mikel Laboaren "Gure Bazterrak"-en doinuak ere jo zituzten. Hain zuzen ere, goi mailako bi artista euskaldun horien izena daramaten Katedrei esker antolatu da kontzertua: CUNY Bernardo Atxaga Katedrako 2014ko programaren baitan eskaini da eta UPV-EHU Mikel Laboa Katedrarekin elkarlanean atera da aurrera.

Ben Monder Jazz gitarra-jole ezagunak beste artista askorekin batera jo izan du eta bakarkako lanak ere argitaratu ditu. 1995 urtetik aritu da Ruper Ordorika kantariarekin lanean, batez ere estudio barruko zereginetan, eta oraingoan bi artistak oholtza berean ikusteko aukera egon da.

Esan bezala, Kontzertua Bernardo Atxaga Katedrako programaren baitan antolatu da; honek, egitarau akademikoaz gain, beste kontzertu bat ere antolatu du CUNYn: ostiralean, urriaren 10ean, Josu Okiñena piano joleak Aita Donostiari eskainitako hitzaldi-emanaldia eskainiko du.

Programaren alderdi akademikoak, berriz,  “Ahanzturatik nonahiko iraganerako urratsa gaur egungo euskal narratiban” izenburupean, iragana oroitzeak azken lau hamarkadetako euskal literaturarengan izan duen eragina izango du ikergai, Mari Jose Olaziregi eta Nerea Arruti irakasleen eskutik.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu