Sari ugari euskal zinearentzat Goya sarietan

2014/02/10

Euskara. Kultura. Mundura.

Euskal zinemagintzaren presentzia nabarmena izan da aurtengo Goya sarietan. Las brujas de ZugarramurdiAlex de la Iglesia bilbotarrak zuzendutako pelikulak zortzi sari lortu ditu Espainiako Zinema Akademiak bart banatu zituen Goya sarien 28. edizioan: zuzendaritza artistikoa, jantzi, muntatze, soinu, ekoizpen zuzendaritza, efektu berezi, makillaje eta taldeko emakumezko aktorerik onenarenetzako sariak eskuratu ditu. Koldo Zuazuak ekoiztutako La herida filmak bi sari jaso zituen – emakumezko protagonista onenarena eta zuzendari berriarena– . Dokumental laburrik onena Raul de la Fuentek zuzendutako Minerita izan zen, eta fikziozko film laburrik onena Gaizka Urrestiren Abstenerse agencias.

Irudian, Minerita filmeko taldea. Argazkia: Alberto Ortega

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu