Sarrionandiaren Hilda dago poesia? antologiaren katalanerako itzulpenak saria jaso du

Euskara. Kultura. Mundura.

2019-04-08

Katalan Hizkuntzako Idazleen Erakundeak (Associació d’Escriptors en Llengua Catalana, AELC) poesia itzulpen onenaren Rafel Jaume Saria eman dio Ainara Munt Ojangureni, Joseba Sarrionandiaren Hilda dago poesia? poema-antologiaren katalanerako itzulpenarengatik. Erakundeak, urtero Balear Irletan antolatzen duen Cavall Verd sari banaketan eman zion saria, apirilaren 6an.

Katalan Hizkuntzako Idazleen Erakundeak (Associació d’Escriptors en Llengua Catalana, AELC) poesia itzulpen onenaren Rafel Jaume Saria eman dio Ainara Munt OjangureniJoseba Sarrionandiaren Hilda dago poesia? poema-antologiaren katalanerako itzulpenarengatik. Erakundeak, urtero Balear Irletan antolatzen duen Cavall Verd sari banaketan eman zion saria, apirilaren 6an.

Joseba Sarrionandiak 2016. urtean atera zuen Hilda dago poesia? poema bilduma, Pamiela etxearekin. Bertan, idazleak 1980 eta 1995 urteen bitartean idatzitako 114 poema ageri dira, berak hautatu eta ber-ordenatuak; eta, lehenbiziko aldiz, elebitan (bere poemak gaztelerara itzuli ziren lehen aldia izan baitzen). Horrez gain, Sarrionandiak berak idatzitako hitzaurre bat gehitu zitzaion argitalpenari.

Ainara Munt Ojangurenek, ama euskalduna eta aita katalana dituen itzultzaileak, Sarrionandiaren beste lan batzuk itzuli ditu katalanera aurretik ere: Moroak gara behelaino artean? saiakera eta Ni ez naiz hemengoa kartzelan idatzitako egunerokoa, besteak beste. Oraingoan, antologia hau itzuli du katalanera, Etxepare Euskal Institutuaren diru-laguntzarekin; eta oinarrizko kasuan bezala, elebitan argitaratu da liburua, oraingoan euskaraz eta katalanez. AELC erakundeak “itzulpenaren kalitatearengatik eta orain arte gutxi itzulitako hizkuntza eta autoreen balioa goraipatzeagatik” eman dio saria, eta “bertsoen indarra diskurtsoaren potentziarekin, sentimenduarekin eta borroka tonuarekin uztartu izana” azpimarratu du bere lanetik.

Etxepare Euskal Institutuak Euskal Herrian egindako lanak beste hizkuntzetara itzultzeko diru-laguntzak eskaintzen ditu urtero. 2018. urtean, besteak beste, 15 liburu itzuli dira beste hizkuntzaren batera Institutuaren babesarekin.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu