Sarrionandiaren "Jo no soc d´aquí" lanaren itzulpena aurkeztuko dute Bartzelonan
Euskara. Kultura. Mundura.
Joseba Sarrionandiaren “Ni ez naiz hemengoa” liburuaren itzulpena, "Jo no soc d´aquí", aurkeztuko dute igandean, irailaren 14ean, Bartzelonan. Goizeko 11:00etan burutuko da aurkezpena, Paça de la Catedral-en (escenari Plaça de la Paraula), Semana del Libre en Català"ren egitarauaren barruan. Itzulpena Etxepare Euskal Institutuaren laguntzarekin burutu da.
Honako hauek arituko dira aurkezpenean parte-hartzen: Jon Elordi, Euskal Etxeko kide eta euskal literatura irakaslea; Maria Colera Intxausti eta Ainara Munt Ojanguren, liburuaren itzultzaileak; eta José Ángel Irigaray, poeta eta Pamiela Etxeko kidea.
"Ni ez naiz hemengoa" Sarrionandia idazle ezagunak idatzitako saiakera liburua da, 1985ean Pamielak argitaratua. Egunkari intimo baten modura antolatua dago liburua, ziegan bakartuta idatzitako narrazio labur eta gai askotako hausnarketekin.