#ScotlandGoesBasque bideoa: izan direnak eta izango direnak
Euskara. Kultura. Mundura.
Urtearen ekuatoretik gertu gaudela, 2019an zehar Eskozian antolatzen ari garen euskal kultura eta arteen programazioari buruzko laburpen-bideoa argitaratu dugu. Bideoaren helburua, #ScotlandGoesBasque ekimenaren mezua publiko zabalari iristea da, proiektuaren protagonistak direnei, artistei alegia, ahotsa emanez.
Izan ere, egitasmoan parte hartu duten edota hartuko duten zenbait artista ageri dira bideoan, eta eurentzako horrelako jarduera baten parte izateak zer suposatzen duen azaltzen dute bertan. Ageri diren artistak honakoak dira, hurrenez hurren: Oreka TX musika taldeko Harkaitz Martinez eta Mikel Ugarte kideak, Krego-Martin dantza konpainiako Maria Martin, Iban Zaldua idazlea eta HQPC (Habrá Que Ponerse Cachas) dantza-antzerki proiektuko Maylis Arrabit, Xabier Madina eta Ebi Soria kideak.