Sei Euskara eta Euskal Kultura irakurle hautatzeko deialdia

Euskara. Kultura. Mundura.

2014-03-24

Etxepare Euskal Institutuaren deialdi honen helburua da Euskara eta Euskal Kulturako sei irakurle hautatzea, honako unibertsitateetan aritzeko: irakurle bat Bartzelonako Unibertsitaterako eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomorako; irakurle bat Madrilgo UHUN-UNED unibertsitaterako; irakurle bat Berlingo Freie Universität unibertsitaterako; irakurle bat Brnoko Masaryk Unibertsitaterako; irakurle bat Moskuko Lomonosov Unibertsitaterako; irakurle bat Kaliforniako Santa Barbara Unibertsitaterako. 2014-2015 ikasturterako lanpostuak dira, hurrengo bi ikasturteetara luzatzeko aukerarekin, Berlingo Freie Unibertsitatean izan ezik; kasu horretan ikasturte bakarra luzatzeko parada izango da. Deialdia gaur argitaratu da EHAAn eta eskabideak aurkezteko epea apirilaren 25ean amaituko da.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.