Semaine des Arts et des Médias: ´Faire la parole´

Euskara. Kultura. Mundura.

Semaine des Arts et des Médias: ´Faire la parole´
  • 07
    Mar 2022
    11
    Mar 2022
    Paris

Zer geratzen da euskal kulturatik? Galdera horren bueltan poiekzioa eta hizketaldia egingo dituzte Pariseko Sorbonne-Nouvelle Unibertsitateko Semaine des Arts et des Médias programazioaren baitan. Martxoaren 11an, 14:00etatik 17:00etara egingo dute saioa Parisen, Sorbonne-Nouvelle Unibertsitateko 49. gelan. Zehazki, ‘Faire la parole’ (2015) euskal kulturari buruzko dokumentalaren aurkezpena, proiekzioa eta Eugène Green zuzendariarekin eztabaida saioa daude aurreikusita. Etxepare Euskal Institutuak bertan kudeatzen duen irakurletzako arduradunak, Teresa Larruzeak, antolatu du ekitaldia, eta berak gidatuko du saioa.

Martxoaren 7tik 11ra bitartean egingo da Semaine des Arts et des Médias-en 7. edizioa. Diziplina anitzeko egitaraua da. Urtebeteko egokitzapenaren ondoren, aurrez aurre egingo dute programazioa, unibertsitateko komunitatearen arteko elkarrizketasortzen saiatzeko.

Dokumentalak irudikatzen du hiru gazteren euskaraz bizitzeko erabakia, eta hausnartzen du nortasunaren inguruan, komunitateaz eta hitz egiten duen hizkuntzak norbanakoaren bizitzan duen eraginaz, homogeneizaziorako joera duen globalizazioaz eta folklorizatzen duen turismoaz.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu