´Sense Madrid. Sen Madrid. Madril Gabe.´ jardunaldia: Irene Larraza

Euskara. Kultura. Mundura.

  • 10
    Mai 2024
    Valentzia

ECONCULTek (Valentziako Univerdidad, Kultura eta Turismo Ekonomiako Ikerketa Unitatea) antolatuta, "Sense Madrid. Sen Madrid. Madril Gabe " jardunaldia ospatuko dute maiatzaren 10ean, ostiralean, Valentziako Unibertsitatean. Programazioan Irene Larraza Etxepare Euskal Institutuko zuzendari nagusiak hartuko du parte.

Jardunaldi hauen helburua Madrilen zentraltasunetik at mundu osora proiektatzen diren Espainiako kultura desberdinen jarrera eta estrategiei buruzko gaia jorratzea da. Testuinguru horretan, eskubide kulturalen funtzionaltasuna dago eztabaidaren erdigunean. Eskubide horien artean dago kulturaren bidez "izateko eskubidea".

Andaluziako, Kanarietako, Kataluniako, Euskadiko, Galiziako eta Valentziako hainbat aditu eta teknikarik parte hartuko dute, besteak beste, Irene Larrazak Etxepare Euskal Institutuaren jarduera ordezkatuko du hizketaldian, euskal kulturaren nazioarteko sustapenaren ikuspegitik.

Larrazak mahai-inguru batean parte hartuko du, Luis Ben La Comuna del Sur erakundeko presidentearekin eta Francesc Felipe Institut Valencià de Cultura erakundeko Ikus-entzunezkoen zuzendariordearekin batera.

Programazioa osorik.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu