“Small is Biútiful” ikus-entzunezko topaketarako deialdia zabalik

Euskara. Kultura. Mundura.

2019-05-07

Hamabigarren aldiz, Parisen ospatuko da Small is Biútiful topaketa profesionala ekainaren 26an, Dífferent 12! L’autre cinema espagnol jaialdiaren amaiera ekitaldi gisa. Topaketaren helburua, Paris hiriburu duen Ile-de-France eskualdeko ikus-entzunezko profesionalei estatu espainiarreko enpresen film proiektuak aurkeztea da, proiektuok elkarlanean gauzatu ahal izateko.

2011. urteaz geroztik autore zinema eta ekoizpen independenteak sustatzen ditu urteroko topaketa honek. Hau dela eta, antolatzaileek zenbait irizpide izango dituzte kontuan lanak hautatzerako orduan: aurrekontuaz gain, egilearen kutsu handia izatea proiektuak, proiektuak duen originaltasun eta gaiaren trataera, anbizio internazionala izatea…

Parte hartu nahi duten ekoizpen etxeek posta elektronikoz jarri beharko dute harremanetan Espagnolas en Paris elkartearekin eta izen emateko inprimakia bete. Proiektuak jasotzeko epea ekainaren 1ean amaituko da.

Topaketa hau Film Paris Region eta Espagnolas en París erakundeek antolatu dute, Variety aldizkariarekin elkarlanean eta Etxepare Euskal Institutua, Catalan Films & TV eta Axencia Galega das Industrias Culturais (AGADIC)-en babesarekin.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Harpidetu