Small is biutiful topaketa profesionalean izena emateko epea ireki dute

Euskara. Kultura. Mundura.

2017-05-09

Ekainaren 23 ospatuko da Parisen Small is Biutiful topaketa profesionala 14-21 egingo den Different 10! L´autre cinéma espangol  jaialdiaren baitan. Topaketaren helburua Ile-de-France eskualdeko (Paris hiriburu duen eskualdea) ikus-entzunezko profesionalei estatu espainiarreko enpresen proiektuak aurkeztea da, proiektuok elkarlanean gauzatu ahal izateko.

Comission du Film d’Ile-de-France eta Espagnolas en Paris elkarteak antolatzen duten topaketa honek ekoizpen independeenteak eta autore-zinema sustatzea ditu jomuga 2011 urtetik.

Parte hartu nahi duten ekoizpen etxeek posta elektronikoz jarri beharko dute harremanetan Espagnolas en Paris elkartearekin (gnolas@free.fr) eta izen emateko inprimakia bete. Proiektuak jasotzeko epea maiatzaren 23an amaitzen da. 

Topaketa honen bultzatzaile dira Espagnolas en París, Commission du Film d’Ile-de-France, Etxepare Euskal Institutua, Variety aldizkaria, Marché du Film del Festival de Cannes, Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales (ICAA), Catalan Films & TV, Axencia Galega das Industrias Culturais (AGADIC), Unidad audiovisual Valenciana de CulturArts-IVAC eta Canary Islands Connection.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu