Sunny Side of the Doc: izena-ematea zabalik

Euskara. Kultura. Mundura.

2018-04-03

Aurten ere Sunny Side of the Doc dokumentalen nazioarteko azokan (Arroxela, 2018ko Ekainaren 25etik 28ra) Basque Audiovisual standa antolatuko du Etxepare Eukal Institutuak, Zineuskadi eta EIKEN ikus-entzunezko klusterrarekin elkarlanean. 

Aurten ere Sunny Side of the Doc dokumentalen nazioarteko azokan (Arroxela, 2018ko Ekainaren 25etik 28ra) Basque Audiovisual standa antolatuko du Etxepare Eukal Institutuak, Zineuskadi eta EIKEN ikus-entzunezko klusterrarekin elkarlanean. Azoka hau Europan burutzen den nazioarteko dokumentalen azoka nagusienetakoa da, eta bertan elkartzen dira dokumentalen alorreko 500 enpresetako 2.000 ordezkari baino gehiago, horietako 350 dokumentalen erosleak.   

Izena emateko epemugak honakoak dira: Apirilaren 25a proiektuak pitching-etarako aukeraketan aurkezteko (informazio gehiago) eta Maiatzaren 16a izena eman eta katalogoan enpresa eta proiektuaren informazioa agertzeko.

Basque Audiovisual standaren babespean izena emateko honako jarraibideak bete behar dira:

Jaialdiaren weborrian kontua sortzea eta akreditazio mota hautatu:

-Group Stand Pass: ekoiztetxea akreditatu eta pitchingetara proiektu bat aurkezteko, eta katalogo inprimatuan proiektua agertzeko.
-Additional Group Stand Pass: ekoiztetxe bereko bigarren pertsona batek izena emateko.
-Newcommers Stand Pass: azokara lehen aldiz doazen ekoiztetxeentzat, pitching aukeraketara proiektu bat aurkezteko aukera eta katalogoan agertzekoa ematen ditu.

Enpresak izena eman ostean, profesional account delakoaren bitartez, akreditazioak ekoiztetxeko pertsonei egokitu, pitchingetarako proposamenak bidali eta proiektuak inskribatu ahal izango dira.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.