Sziget Festival: Lasala eta Deabru Beltzak

Euskara. Kultura. Mundura.

Sziget Festival: Lasala eta Deabru Beltzak
  • 10
    Abu 2022
    15
    Abu 2022
    Budapest

Euskal arte eszenikoei leihoa zabalduko zaie Budapest hiriko Sziget Festival-ean. Deabru Beltza eta Lasala konpainiek parte hartuko dute abuztuaren 10etik 15era egingo den jaialdian, ‘Les tambours de feau’ eta ‘Fight’ ikuskizunekin, hurrenez hurren. Hungariako Sziget Festival-a Europako musika eta kultura jaialdi handienetako bat da. Sei egunez, musika eta kulturaren izen garrantzitsuenak 60 agertokitan elkartzen ditu 6 egunez.

Judith Argomanizek zuzenduta, Lasala sari ugari irabazi dituen euskal konpainia da. Bere sorkuntzak lengoaia fisiko primitiboan eta estetika oso garaikidean oinarritzen dira. ‘Fight’ gizakiak borrokarekin duen erlazioan oinarritzen da, denboraren hasieratik dagoen lotura primitiboan. Funtsezko elementua bizitza orokorrean eta bereziki dantzan. Bi emanaldi egingo dituzte, Fidelio gunean, abuztuaren 13 eta 15ean, 16:00 eta 17:00etan, hurrenez hurren.

Deabru Beltzak taldeak, berriz, antzerki eta musika ikuskizuna eskainiko du jaialdian. Taldearen hain ezaugarri esanguratsua den sua ez da faltako egun honetan. ‘Les tambours de feu’ izeneko lanaren bidez, ikusleekiko harremana bilatzen du taldeak. Agerpen ikusgarri baten ondoren, perkusionistak ikuslearengana hurbiltzen dira danborraren doinuak ikusleei zirrara eragiteko. Walkabouts gunean egingo dituzte emanaldiak. Hilaren 11ean, 13an, 14ean eta 15ean egingo dituzte, 21:00etan.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu