Tabakalerak lehen urtea bete du!
Euskara. Kultura. Mundura.
Ane Rodríguez Armendariz, Tabakalerako kultura zuzendaria, José Luis Rebordinos, Donostia Zinemaldiko zuzendaria, Joxean Fernández, Euskadiko Filmategiko zuzendaria, Mikel Mendarte, Kutxa Kultureko zuzendaria, Aizpea Goenaga, Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria eta Ainhoa Gonzalez, Zineuskadiko Europa Creativa DESK Media Euskadi programako koordinatzailea, prentsaurrekoan bildu dira gaur goizean Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroaren lehen urtearen balorazioa egiteko.
"2016ko urtarriletik 640.000 bisitatik gora izan ditu Tabakalerak; horrek garbi adierazten dute gero eta hiritar gehiago hurbiltzen direla zentrora eta programazioan parte hartzen dutela", adierazi du Ane Rodríguezek.
Guztiek azpimarratu dute zein den aberasgarria kultur egitasmo ezberdinak etxe berean biltzea. Aizpea Goenagak gogorarazi du duela urtebete esandakoaz, Tabakalera lankidetza lerro berriak bultzatuko zituen espazioa izango zela, alegia. "Gaur horrela dela baiezta dezaket", esan du. "Lanean jarraitzen dugu Euskadiko Filmategiarekin, Zinemaldiarekin eta Kutxarekin. Proiektu berriak abiarazi ditugu Tabakalerarekin, esaterako egonaldi artistikoen trukeak, gure sortzaileei kanpoan lan egin dezaten. Eta gure egoitza berriak aukera eman digu nazioarteko literatura, itzulpengintza edo arte eszenikoen programei harrera egitea, baita maila goreneko topaketa profesionalak eta instituzionalak bertan gauzatzea ere”.

Argibide gehiago: www.tabakalera.eu/eus