Talde asturiar eta euskaldunen arteko musika-trukeen zikloa bueltan da: Glayíos/Oihuak Fest

Euskara. Kultura. Mundura.

2016-05-05

Glayíos/Oihuak bueltan da, Asturiar eta Euskal taldeen kontzertu zikloa. 2015ean Skakeitan, Niña Coyote eta Chico Tornado, Rat-Zinger, Gose eta Suaia eta La Haine euskal taldeek Oviedon jo zuten, Skama la Rede, Sombra, Skontra, Fabes de Mayo eta La Tarrancha taldeekin batera. Aurten, haietako batzuk berriro elkarrekin, Euskal Herriko plazan izango ditugu Glayíos/Oihuak Fest  ekimenaren barruan. Lehenengo data maiatzaren 7a izango da Gasteizen.

Parada honetan egunean zehar hiriburuko alde zaharrean eskainiko dira ekimen ezberdin batzuk: Asturiesetik Gasteizerako autobusa, triki-gaita poteoa (gaita eta trikitixarekin kalejira), herri bazkaria, herri jolasak eta Asturieseko kolektiboen azoka. Hau izango da gauerako kontzertuak gozatzerako beroketa – Asturiaseko sukaldaritza, sagardo L’Allume ekologikoa eta Caleya etxeko garagardoarekin batera–.

Olatz Salvador-en kontzertua 19:00etan hasiko da, kantautore euskalduna hau Skakeitan taldearen piano jolea ere bada. Ondoren, Sombra, Stoner eta Psicodeliaren txanda izango da, gaueko doinu indartsuenak jarriko dituen Oviedoko hirukotea. La Tarrancha-ren ska-fusion erritmoek publikoa dantzan jarriko dute Juantxo Skalari & La Rude Bandek kontzertuaren aurretik. Azken hau Skalariak taldeko partaide ohiaren proiektu berria da.

Informazio gehiago:
facebook.com/glayioswww.glayios.com

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu