TANZMESSE 2018ra proposamenak bidaltzeko epea zabalik

Euskara. Kultura. Mundura.

2017-07-29

2018 urteko abuztuaren 29tik Irailaren 1era TANZMESSE NAZIOARTEKO DANTZA AZOKA ospatuko da Düsseldorf-en (Alemania). Europako Dantza azoka garrantzitsuenetarikoa den honetan Etxepare Euskal Institutuak “BASQUE DANCE” standa antolatuko du berriro ere, ADDErekin lankidetzan. Dantza taldeek aukera dute proiektuak azokara bidaltzeko, programazio eszenikoan sartzeko eurek balora ditzaten. Proiektuak bidaltzeko epea 2017ko urriaren 15ean amaituko da.

2018 urteko abuztuaren 29tik Irailaren 1era TANZMESSE NAZIOARTEKO DANTZA AZOKA ospatuko da Düsseldorf-en (Alemania). Europako Dantza azoka garrantzitsuenetarikoa den honetan Etxepare Euskal Institutuak “BASQUE DANCE” standa antolatuko du berriro ere, ADDErekin lankidetzan.

Dantza taldeek aukera dute proiektuak azokara bidaltzeko, programazio eszenikoan sartzeko eurek balora ditzaten. Proiektuak bidaltzeko epea 2017ko urriaren 15ean amaituko da.

Proposamena bidali ahal izateko, beharrezkoa da stand baten gonbidapena jasotzea. Gonbidapen hori jasotzeko interesa dutenek email bat bidali behar dute a-aginagaldelopez@etxepare.eus helbidera, esanaz TANZMESSEra proposamen bat bidali nahi dutela, irailaren 8a baino lehen.

Bi motatako proposamenak bidali daitezke: PERFORMANCE edo OPEN STUDIO.

  • PERFORMANCE: bira bat egiteko prest dagoen ikuskizun profesionala. Kasu honetan, emanaldia antzoki batean edo site-specific egiteko prestatua egon behar da, eta gehienez 60 minutuko iraupena izan dezake.
  • OPEN STUDIO. 2018ko Tanzmessen oraindik ere lantzen ariko den ikuskizuna, amaitu gabe dagoena. Kasu honetan emanaldiaren zati batzuk, konpainiaren lan-egiteko moduaren edo ikuskizuna sortzeko prozesuaren azalpenak, etab. barne bilduko dituen ikuskizun-tailerra izango litzateke eskaintzen dena.

 Stand-aren gonbidapena jaso ostean, konpainiek proposamen artistikoaren Application Form-a bete ahal izango dute, eta eskatutako dokumentazioarekin batera TANZMESSEra bidali.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu