Teatro Mayor Julio Santo Domingo 2024: Alos Quartet

Euskara. Kultura. Mundura.

  • 08
    Abu 2024
    Colombia

Bogotako (Kolonbia) Teatro Mayor Julio Mario Santo Domingo antzokiak Alos Quartet taldeak ‘Lau’ lana aurtkeztuko du Etxepare Euskal Institutuak antzoki kolonbiarrarekin egindako hitzarmenaren ondorioz. Urtero euskal sorkuntzari leiho bat eskaintzen dio Teatro Mayorrek, ‘Ventana Vasca’ izenburupean.

Emanaldia abuztuaren 8an izango da 20:00etan (GMT -5), Teatro Estudio aretoan.

Alos Quartet hari laukoteak bere 25 urteko ibilbide musikalean esanguratsuenak diren jatorrizko lanak eskainiko dituen kontzertua aurkeztuko du. Atzera begirakoa, taldeak ganbera musikaren errepertorioan utzi duen arrastoari.

Ventana Vasca

Kolonbiako hiriburuko Teatro Mayor Julio Mario Santo Domingo antzokiak ‘Ventana Vasca’ programa berezia antolatu du hirugarren urtez jarraian, Etxepare Euskal Institutuaren lankidetzarekin. Egitasmo honen bidez, datozen hilabeteetan euskal sorkuntza deskubritzeko eta Euskal Herrian egindako musika, dantza eta antzerkiaz gozatzeko aukera izango du Bogotako publikoak hiriburuko antzoki nagusietako baten eskutik.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu