Teatro Mayor Julio Mario Santo Domingo: Sigma Project + Orquesta Sinfónica Nacional de Colombia
Euskara. Kultura. Mundura.
-
27Api 2022Bogota
Bogotako (Kolonbia) Teatro Mayor Julio Mario Santo Domingo antzokiak Sigma Project-en eta Kolonbiako Orkestra Sinfoniko Nazionalaren kontzertua hartuko ditu euskal arte eszenikoei eskainitako ‘Ventana Vasca’ programa bereziaren baitan. Apirilaren 27an izango da emanaldia, 20:00etan.
Kolonbiako Orkestra Sinfoniko Nazionalak Sigma Project saxofoi laukote ezagunarekin bat egingo du, XXI. mendeko musika instrumentalerako ezinbesteko tresna bihurtu den taldea. Philip Glassen saxofoi laukoterako eta orkestrarako kontzertua entzun ahal izango da, egilearen jaiotzaren 85. urteurrenean. Lan hau, saxofoiak nabarmentzeaz gain, instrumentu hauen gaitasun tinbriko eta hunkitzailea azpimarratzeagatik nabarmentzen da. Lan bikain honen Kolonbiako estreinaldia izango da.
Gainera, 20 herrialde baino gehiagotan 75 orkestra inguru zuzendu dituen Alejandro Posada maisu kolonbiarraren gidaritzapean, Kolonbiako Orkestra Sinfoniko Nazionalak Richard Strauss konpositorearen ‘Heriotza eta itxuraldaketa’ lana interpretatuko du.