Teatro Paraíso konpania IPAY azoka garrantzitsuan, Pittsburgen

Euskara. Kultura. Mundura.

2014-01-13

2014.01.13 Teatro Paraíso haur eta gazteentzako antzerki zentroak urtarrilaren 22tik 25era bitartean Pittsburg (AEB) hirian burutuko den  IPAY, International Performing Arts for Youth 2014 azokan parte hartuko du, 1-4 urte bitarteko haurrei zuzendutako "Kubik"antzezlana aurkeztuz. Euskaldunekin batera, Kanada, Australia, Irlanda eta Herbeheretako konpainiek erakutsiko dituzte beren lanak azokan. Nazioarte mailako 17 sorkuntza erakutsiko dituzte guztira gazteei zuzendutako arte eszenikoen erakusleiho profesional ezagunenetakoan.

2014.01.13 Teatro Paraíso haur eta gazteentzako antzerki zentroak urtarrilaren 22tik 25era bitartean Pittsburg (AEB) hirian burutuko den  IPAY, International Performing Arts for Youth 2014 azokan parte hartuko du, 1-4 urte bitarteko haurrei zuzendutako "Kubik" antzezlana aurkeztuz. Euskaldunekin batera, Kanada, Australia, Irlanda eta Herbeheretako konpainiek erakutsiko dituzte beren lanak azokan. Nazioarte mailako 17 sorkuntza erakutsiko dituzte guztira gazteei zuzendutako arte eszenikoen erakusleiho profesional ezagunenetakoan.

Hirugarren aldia du Teatro Paraísok IPAY jaialdian: 2011. urtean  "(In the Garden) Lorategian" antzezlanarekin  joan ziren  – ondorioz birak egin zituzten gero, 2013an, AEBetan eta Kanadan-. Eta 2012an “Kubik” antzezlanaren zatitxo bat aurkeztu zuten: haren harrerari esker gonbidatu dituzte aurten antzezlan osoa erakustera. Bidaia horietarako Etxepare Euskal Institutuaren babesa jaso du taldeak.

Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak, 2012ko Haur eta Gazteentzako Arte Eszenikoen Sari Nazionala eman zion konpaini euskaldunari,  bere ibilbide artistikoagatik eta Gasteizen garaturako publikoa erakarri eta hezteko proiektuen berezitasunagatik.


Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.