Teatro Mayor Julio Mario Santo Domingo: Lumi

Euskara. Kultura. Mundura.

Teatro Mayor Julio Mario Santo Domingo: Lumi
  • 19
    Ots 2022
    Bogota

Teatro Mayor Julio Mario de Santo Domingon, Bogotan, Kolonbian, kontzertua eskainiko du Lumi bikoak datorren hilaren 19an, 20:00etan. Euskal kulturari leiho berria irekiko diote iparraldeko musikariok. Izan ere, Lumiz gain, beste hainbat euskal talde ere izango dira bertan urte osoan zehar, musikaren, dantzaren eta antzerkiaren sektoretakoak.

Lumi, Nahia Zubeldia eta Manu Matthys musikariek osatzen duten pop elektroniko bikotea da. Folk musikan eta musika elektronikoan egindako bideak batu ditu, eta soinu elektronikoko hainbat lan plazaratu dituzte orain arte:  2016an bere lehen produkzioa atera zen, ´EP´, eta 2019an ´Itzal Zikinak´, lehen diskoa, biak Moï Moï diskoetxearekin. Bikotea bigarren diskoa prestatzen ari da, ´Bezperen dirdira´, Usopop zigiluarekin, 2022ko udaberrian plazaratuko dutena.

Colombiako Teatro Mayor-ekin sinatutako akordioari esker, euskal leiho honek musika, antzerkia eta dantza jasoko ditu: Amaia Elizaran, Sigma Project eta La Dramática Erranteren ‘Altsasu’ ikuskizuna ikusgai izango dira aurrerago.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu