Tesalonikako Liburu Azokan izango da Uxue Alberdi

Euskara. Kultura. Mundura.

2018-05-02

Uxue Alberdi maiatzaren 3tik 8ra bitartean egingo den Tesalonikako liburu azokan (Grezia) izango da, Etxepare Euskal Institutuaren babesaz. Idazle, kazetari eta bertsolariak “Jenisjoplin” bere azken lana aurkeztuko du eta mahai inguru batean hartuko du parte.

Maiatzaren 5ean izango du euskaldunak lehen esku-hartzea azokan. Hizkuntza gutxituetan idaztearen inguruko mahai-inguruan hartuko du parte Kroazia, Grezia eta Brasilgo hainbat idazlerekin batera. Maiatzaren 6an, bestalde, “Jenisjoplin” nobela aurkeztuko du. “Restructuring the Basque identity in the 21th century” (XXI. Mendean Euskal Herria berregituratzen) izenburua jarri diote saioari, eta aurkezpenaren ondoren idazlea Efi Giannopolou itzultzaile eta literatur kritikariarekin batera sortuko du eztabaida.

Azoka kulturala urtean behin egiten dute greziar hirian, International Exhibition and Congress Center-en, eta helburua da bisitariei mundu mailako argitalpen garaikidearen berri ematea, horren inguruan esplora dezaten. Horretarako, azokak ehunka idazle, itzultzaile, editore, agentzia literario, kazetari, liburu saltzaile, instituzio eta abar biltzen ditu, eta egun, herrialdeko egitasmorik ezagunenetarikoa da.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu