Thessaloniki Book Fair: Danele Sarriugarte
Euskara. Kultura. Mundura.

-
08Mai 202511Mai 2025
Thessaloniki
Euskal literaturak ordezkaritza izango du berriro ere Tesalonikako Liburu Azokan. Maiatzaren 8tik 11ra egingo da, Grezian. Azokaren 21. edizio honetan, Danele Sarriugarte itzultzaile, kazetari eta idazleak hartuko du parte, Etxepare Euskal Institutuaren laguntzarekin.
Azoka kulturala urtero ospatzen da greziar hiriko International Exhibition and Congress Center-en, eta egun herrialdeko egitasmorik ezagunenetarikoa da. Helburua bisitariei mundu mailako argitalpen garaikidearen berri ematea da.
Danele Sarriugartek hainbat jardueretan hartuko du parte:
Maiatzak 9
- 15:00: ´Smaller Languages in Translation, Gender and International Dialogue´(Hitzkuntza gutxituak itzulpengintza, generoa eta nazioarteko elkarrizketan). Eztabaida hizkuntzaren eboluzioan oinarrituko da, batez ere hizkuntza gutxituen kasuan aurre egin beharreko erronketan, generoarekin lotutako liburuak eta queer gaiak itzultzean, eta nola erantzuten dion itzultzaile batek hiztegi berri horri, hizkuntza oraindik ´eraikitzen´ ari den bitartean.
Maiatzak 10
- 10:00: ´A Literary Encounter Between the Mediterranean and Northern Europe´ (Mediterraneoaren eta Ipar Europaren arteko literatur topaketa). Nola aukeratzen dira liburuak Iparraldean eta Hegoaldean itzultzeko? Zein dira irakurle mediterraneoen irakurketa-lehentasunak Europako iparraldekoen aldean? Erreferentzia-puntu komunak eta kultura-ingurune desberdinak, gaur egun Europako kulturaren palinpsestoa lortzen laguntzen dutenak.
Azokaren ardatza argitalpen berrien aurkezpena, literatur trukea sustatzea eta liburuaren nazioarteko merkatuko adituen sareak sortzea da. Azokako ekitaldi aipagarrienen artean irakurketak eta eztabaida-txandak nabarmentzen dira, bisitariei gaurkotasuneko gaiei buruzko iritziak trukatzeko aukera ematen dutenak.