Tokioko Atzerriko Ikasketen Unibertsitateak Euskara eta Euskal Kultura irakatsiko ditu

Euskara. Kultura. Mundura.

2014-07-24

Gure hizkuntza eta kulturaren ezagutza eta prestigioa nazioartean sustatzeko xedearekin, Etxepare Euskal Institutuak munduko unibertsitateetan dituen Euskara eta Euskal Kulturako irakurletza sarea osatzen dihardu.  Ondorioz, Japonen inoiz izan den lehen euskal ikasketen irakurletza zabalduko da datorren urtean, Tokioko Atzerriko Ikasketen Unibertsitatean; Etxepare Euskal Institutuak eta unibertsitateak eskaintza akademiko berria bermatuko duen lankidetza hitzarmena sinatuko dute udazkenean.

Hitzarmenari esker, Unibertsitateak School of International and Area Studies eta School of Language and Culture Studies  fakultateetan   euskal hizkuntza, kultura, gizarte eta historiako ikasketei ekiteko konpromisoa hartuko du. Gainera, lizentziako eta graduondoko ikasketen programetansartuko ditu ikasketok, bai eta antzeko maila eta iraupeneko ikastaroei dagokien kreditu kopuru bera eman ere. Ikasketa horiek  sustatzeko jarduera akademikoak eta ikerketarekin lotutakoak ere antolatuko ditu unibertsitateak, hala nola, mintegiak, hitzaldiak, solasak, sinposioak, etab.

Tokioko Atzerriko Ikasketen Unibertsitatearen xedea munduko hizkuntzak eta kulturak irakastea da, modu teoriko zein praktikoan, bai eta haiei buruzko ikerketa sustatzea. Nazioarte mailako kultur elkarlana bultzatzea eta, hizkuntza oinarri hartuta, munduko herri berriei buruzko ezagutzan sakontzea du helburu nagusi.  50 hizkuntza inguru irakasten dituzte bertan, beste hainbati buruz ikertzeaz gain.

Irakurletza berriaren albistea baliatuta, Etxepare Euskal Institutuak eskerrona adierazi nahi die aspalditik Japonian euskal kultura ezagutzera ematen diharduten eta Institutuaren laguntzaile estimatuak diren Sho Hagio, Nami Kaneko eta Hiromi Yoshida japoniar euskaldun ezagunei.

Datorren urtean 27 irakurlek (irakaslek)osatuko dute guztira Etxepare Euskal Institutuaren nazioarteko irakurletza sarea, 17 herrialdetako 34 unibertsitateetan.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu