Tokyo International Film Festival: Euskal Leihoa
Euskara. Kultura. Mundura.
-
23Urr 202301Aza 2023Tokio
36 Tokyo International Film Festivalek iragarri du bost euskal film eskainiko dituela bere programazioan. Euskal zinemaren erakusleiho hau Etxepare Euskal Institutuak Donostia Zinemaldiarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin batera, TIFF-ekin egindako lankidetzaren ondorioa da. Tokion egingo den Euskal Leihoa Euskadi Japan 2023 programan kokatzen den ekintzetako bat da.
Asiako zinema jaialdirik garrantzitsuenetarikoa eta munduko esanguratsuenetarikoa, urriaren 23tik azaroaren 1era egingo da Japoniako hiriburuan. Euskal Leihoa World Focus sailean kokatuko da, munduko zinemaren egungo joerak islatzen dituzten filmak aurkezten dituena.
Programazioa:
’20.000 especies de abejas’ (Estibaliz Urresola, 2023)
- Urriak 23, proiekzioa 16:20ean. Humantrust Cinema Yurakucho - SC1
- Urriak 26, Prentsa eta Industriarentzako proiekzioa. Humantrust Cinema Yurakucho - SC1
- Urriak 28, proiekzioa 15:30ean. Humantrust Cinema Yurakucho - SC1
- Urriak 31, proiekzioa eta solasaldia zuzendariarekin, 20:50ean. TOHO Cinemas Chanter - SC2.
‘El sueño de la sultana’ (Isabel Hergera, 2023)
- Urriak 24, proiekzioa 12:00ean. Humantrust Cinema Yurakucho - SC1
- Urriak 28, proiekzioa 22:05ean. Humantrust Cinema Yurakucho - SC1
- Urriak 29, Prentsa eta Industriarentzako proiekzioa. Cine Switch Ginza - SC2.
- Urriak 31, proiekzioa eta solasaldia zuzendariarekin, 18:55ean. TOHO Cinemas Chanter - SC2.
‘Las buenas compañías’ (Silvia Munt, 2023)
- Urriak 24, proiekzioa 18:50ean. Humantrust Cinema Yurakucho - SC1
- Urriak 26, Prentsa eta Industriarentzako proiekzioa. Humantrust Cinema Yurakucho - SC1
- Urriak 29, proiekzioa 18:05ean. TOHO Cinemas Chanter - SC1
- Azaroak 1, proiekzioa, 15:30etan. Humantrust Cinema Yurakucho - SC1
‘O corno / The Rye Horn’ (Jaione Camborda. 2023)
- Urriak 23, proiekzioa 13:50ean. Humantrust Cinema Yurakucho - SC1
- Urriak 24, Prentsa eta Industriarentzako proiekzioa. Humantrust Cinema Yurakucho - SC1
- Urriak 25, proiekzioa 10:50ean. TOHO Cinemas Chanter - SC1
- Urriak 28, proiekzioa, 10:10ean. TOHO Cinemas Chanter - SC1
‘Arnasa Betean, emakume zinemagileak’ (Bertha Gaztelumendi eta Rosa Zufía, 2023)
- Urriak 23, proiekzioa 13:50ean. Humantrust Cinema Yurakucho - SC1
- Urriak 24, Prentsa eta Industriarentzako proiekzioa. Humantrust Cinema Yurakucho - SC1
- Urriak 25, proiekzioa 10:50ean. TOHO Cinemas Chanter - SC1
- Urriak 28, proiekzioa, 10:10ean. TOHO Cinemas Chanter - SC1
Euskal zinemaren koktela
Etxepare Euskal Institutuak Tokioko 36. Nazioarteko Zinemaldiaren baitan izango den Euskal Leihoa aurkezteko ekitaldi bat antolatuko du Tokion, urriaren 30ean. Ekitaldi honen helburua ‘Spotlight: Basque Cinema’ euskal leihoa aurkeztea eta euskal eta nazioarteko zinema industriaren arteko topaketa izatea da. Berau, Euskadi-Japan 2023 sektore anitzeko ekimenaren baitan kokatzen da. Eusko Jaurlaritzaren programa honek Euskadi eta Japoniaren arteko harremanak indartzea eta proiektu eta lankidetza berriak sortzea du xede.