Topic txotxongilo zentroak "Akhyan" erakusketa antolatu du CDNn

Euskara. Kultura. Mundura.

2014-09-17

Tolosako Topic Nazioarteko Txotxongilo Zentroak erakusketa eskainiko du CDNn (Centro Dramático Nacional), Madrilen: Akhyan: maskara, txotxongilo eta scroll-ez osaturiko erakusketa. Gaur bertan, irailaren 17an abiatuko da erakusketa eta urriaren 12a arte luzatuko da.

Topic Zentroa New Delhiko Indira Ghandi National Center for the Arts-ekin hasi zen lantzen erakusketa 2012an. Horren bitartez, txotxongiloaren izarta ez-materiala eman nahi dute aditzera, tradizionalki ezagutza eta ohituren transmisio bide ere badela ikusarazi. "Scroll"-ak, maskarak eta txotxongiloak aurki daitezke erakusketan.  Akhyan txotxongilolaritza kulturalera dago zuzenduta,  ez objektu artistiko bezala, baizik eta herri bateko ahozko ondare uki ezinen manifestazio kultural orokor modura.

Horretan gain, Donostiako Zinemaldia eta Topic elkarlanean arituko dira aurten eren eta Jasmila Zbanic-ren ‘Grbavica’  (El secreto de Esma) filma eskainiko dute irailaren 26ean Topic-eko antzokian. Gainera, Zinemaldiak irauten duen egunetan zehar (irailak 19-27) Ekialdeko herrialdeetako titere lehiaketetako kartelen erakusketa ere antolatu dute.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.