Toronto International Festival of Authors: Katixa Agirre

Euskara. Kultura. Mundura.

Toronto International Festival of Authors: Katixa Agirre
  • 03
    Eka 2022
    05
    Eka 2022
    Toronto

Katixa Agirre euskal idazleak eta Eva Björg Ægisdóttir islandiarrak solasaldia egingo dute krimen-fikzioak emakumeei eta amatasunari buruzko estereotipo kaltegarriak sortzeko izan dezakeen joeraz. Agirrek ‘Amek ez dute’ (2018, Elkar) liburuan jorratutako gaiak eramango ditu Torontoko International Festival of Authors jaialdiaren baitako mahai ingurura. Bere solaskideak, aldiz, Girls Who Lie (Victoria Cribb-ek itzulia) liburuan landutakoak jarriko ditu mahai gainean. Saison Quebec-Pays Basque proiektuaren baitako ekimena da. Katrina Onstad-ek gidatuko du elkarrizketa ekainaren 5ean, 11:30ean Harbourfront Centre-n.

 ‘Mothers Don’t’ izenburupean plazaratu da Agirreren liburu ezaguna, Katie Whittemore eta  Kristin Addis-ek itzulita. Bertan kontatzen du bi ama gazteren amatasuna nolakoa den. Batek bere ume bikiak hil ditu, bere eskuz baineran itota. Bestea, nobelaren narratzailea, bere haurraz erditzerakoan, bat-batean ohartu da ezagutzen duela ama hiltzaile hori, aspaldian haren berri izan ez badu ere; haren ekintzarekin obsesionatuta, gehiago jakitea erabakiko du, hartaz ikertzea eta horri guztiari buruzko eleberri bat idaztea.

‘Girls Who Lie’ liburua, bestalde, Victoria Cribbek itzuli du. Forbidden Iceland bildumako liburua da, thriller-a, hilda agertu den ama baten ingurukoa.

 

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu