Teatro-Cine Torres Vedras: Eva Guerrero

Euskara. Kultura. Mundura.

Teatro-Cine Torres Vedras: Eva Guerrero
  • 09
    Urr 2021
    Torres Vedras

Portugalgo Torres Vedras hirian izango da ikusgai Eva Guerrero konpainiaren ’Gorpuztu’ dantza-ikuskizuna, 2020ko Max Sarietan bi sari eramandakoa (egile berri onenari eta emakumezkoen dantza interpreterik onenari). Dantza garaikideko ikuskizun bat da, zuzeneko musika daukana eta orekaren bilaketaren inguruan dabilena.

Eva Guerrero sortzaile bilbotarraren ikerketa bat du abiapuntu, erlijio edo filosofia desberdinetan gorputzak momentu jakin batzuetan duen erabilerari buruzkoa. Gorputza zenbait partetan zatikatuz, otoitzaren orduan mugimenduzko ekintzei erreparatuz eta erlijio desberdinetan presente dauden errua, penitentzia, transzendentzia, maitasuna edo sumisioa bezalako kontzeptuetatik igaroz sortzen da ‘Gorpuztu’.

Urriaren 9an, 21:30etik 22:30era egingo da ikuskizuna.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Harpidetu